top of page

​

 

 Bizi dugun sistemak, kultura kontsumo eta aisialdi produktu soil  bilakatu nahi duen garai hauetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da kulturgileok, sortzaileok, artistok, kulturako langileok... elkar saretu eta, gure eskubideak aldarrikatzearekin batera, gure izaera, nortasuna, indartuko dituen elkarguneak sortzea. 

 

 Buruntzaldean, kultura eraikitzea maite dugun gazteon txokoa da honako hau.  Egunkarietako "kultura" sailetik haratago doan kultura da gurea, konprometitua,  herritik jaioa eta bertan hil ondoren, berrindarturik jaiotzen dena: BURUNTZALDEKO SORTZAILEEN TXOKOA.

 

 Buruntzaldeko Sortzaileen Txokoaren ideia, “Buruntzaldeko Gazte Sortzaileen Sarea” dinamikatik abiatzen da.  COVID-19aren ondorioz bizitako berrogeialdian kokatuta, derrigortutako itxialdiaren aurretik ere, bakarturik prekarioki biziraun dugu Buruntzaldeko gazte sortzaileok. Nekaturik, kolektiboki zapaltzen gaituzten gaitz estrukturalei modu indibidualean aurre egin ezinean.

 

 Egoera petral honi aurre egiteko xedez, eskualdeko gazte sortzaileok indarrak batzea erabaki eta gure arteko elkar zaintza sarea eraikitzeari ekin diogu. Zu, une honetan bertan, babesgune horren epizentroan zaude. Berezitasun bezala, bertan topatuko dituzun norbanako eta kolektibo sortzaile orok, bat egin du jarraian azalduriko hiru helburuekin:

 

  1. Buruntzaldeko gazte sortzaileok elkar ezagutu eta saretzea. 

  2. Euskal kulturgileok  kolektiboki kolpatzen gaituen problematikari modu bateratuan aurre egiteko konpromezua

  3. Inguratzen gaituen munduarekiko kritikoa eta komprometitua den kulturgilearen figura aldarrikatzeko borontatearen izatea. 

 

 COVID 19aren krisiak argi utzi du artea eta kultura lehentasunezko alderdiak direla gure bizitzetan, sorkuntza, argi izpi bilakatu da bakardadez jositako zingira ilunean. Eta, gure agintariak, hortaz ohartu eta, itotzear den euskal kultur munduarekiko aitortza egin eta irtenbideak proposatu beharrean, berriz ere baztertuta utzi gaituzte. Ez da kasualitatea. Artea, sormena da, mugimendua da. Norbanakoak eta ondorioz, gizarteak astintzen eta eraldatzen dituen motore iraultzailea. 

Nor gara?

"Egunkarietako "kultura" sailetik haratago doan kultura da gurea, konprometitua,  herritik jaioa eta bertan hil ondoren, berrindarturik jaiotzen dena."

bottom of page